HABE Azterketa Ereduak [Gomendioak]

Askotan sartzen gara Google web orrian eta HABE azterketa ereduak bilatzen ditugu, bertan, urte desberdinetako examinen egitura zein den ikusteko. Baina, interneten eta HABE plataformaren laguntzaz kasu honetan, informazio asko topa genezake azterketa finala gainditu ahal izateko. Esate baterako, argudio testua lantzeko teoria edo idazlan bat egiteko gomendioak. Denok dakigunez, aekren laguntzaz azterketa egiten duten guztiak, idazmen eta mintzamen proba egin behar dute soilik euskaltegitik kanpo. Ikasleek autonomi erkidegoaren arabe, aukeratu dezakete non nahi duten burutu habe c1 azterketa.

Orain dela urte batzuk, dena oso desberdina zen eta ikasleek euskararen gaitasun agiria edo E.G.A izeneko tituloa eskuratzen zuten. Examinaren egitura ez zen gaur egungoa bezalakoa eta ikasleek hiru froga zituzten. Lehenengoa, atariko froga zen eta test bidez egiten zuten 10€-ren truke. Bigarrengoa, luzeagoa zen eta bertan berridazketak, sinonimoak, idazlana eta hainbat ariketa egin behar zituzten. Azkenik, mintzamen frogaren bidez euskera hizkuntza hitzegiteko eta ulertzeko gai ziren ikasleak aztertzen zituzten. Gaur egun, berriz, E.G.A izeneko agiriaren ordez C1 mailako froga jarri da eta motzagoa dela esan daiteke, atariko froga famatua ezabatzea iruditu zaie aproposena eta indar gehiago idazlan eta mintzamen frogari ematea.

Euskera C1 Idazlanak Adibideak

Horregatik, oso garrantzitsua da idazlanak egiteko trikimailuak zeintzuk diren jakitea eta argudio testuak ondo lantzea. Horretarako, Maite Goñik euskaljakintzen bidez prestatutako teoria ikusiko dugu. Hurrengo estekaren laguntzaz irakasle honek prestatutako informazioa eskuragarri izango duzu (Argudio testua lantzen ,teoria). Egia esan, klaseen bidez ez duzu informazio hau behar, baina badira ikasle batzuk euskera modu aske eta autonomo batean ikasten dutenak, hauek gustokoa izango dute.

Testu Antolatzaileak Adibideak

Alde batetik, Ikasleok badakigu idazlanaren egitura bat ikastea beharrezkoa dugula testua nola antolatu behar dugun jakiteko eta modu berean, 300 hitzetako idazlana behar den moduan gauzatzeko. Bestalde, ez ditugu ahaztu behar testu antolatzaileak zeintzuk diren eta interneten laguntzaz lantzeko erramintarik aproposena euskaljakintza.com dugu. Webgune honetan bi taula daude eta esteken laguntzaz errepasatu ditzakezu.

Gainera, Joseba Lozanoren eskutik hainbat gomendio prestatu ditu beldurrik gabe joan ahal izateko azken frogara. Azterketa garaian ez da erraza egun berean urte oso baten landutako materia azaltzea, hori dela eta, 34 pauso idatzi ditu ikaslearen beldurrak edo urduritasuna ezabatzeko nahiarekin. Jarraitu gomendioak eta c1 maila gainditzea errazagoa izango da. Idazlan on bat egiteko gomendioak

Aurreko guztia laburbilduz, zera esan daiteke: habe c1 euskera azterketa ereduak eta idazlan ereduak oso gomendagarriak direla azterketak ezagutzeko eta mugikorraren laguntzaz informazioa hau kuxkuxeatzeko. Ondorioz, zure esku dago informazio hau erabiltzea edo ez. Jakin ezazue ni ez naizela aditua c1 euskera azterketan eta zuen moduan, nahiz eta askotan azterketa egin, momentu honetan gainditu beharreko zerbait da. Gogoratu, beraz: aukeran ditugun baliabide guztiak erabili behar ditugula gure idazlanaren kalitatea bermatzeko. Zorte ona izan dezazuela.

Euskera C1 Liburuak

Arian C1 Ikaslearen liburua (+DVD)

ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan pentsatuta argitaratu da, nahiz eta euskaltegietan zein irakaskuntza arautuan (goi-mailetako B eta A ereduetan) euskara ikasteko eta irakasteko material baliagarria izan daitekeen. Bere baitan hartzen ditu hasieratik EGArainoko maila guztiak (A1, A2, B1, B2 eta C1).

ARIANek HABEren Helduen Euskalduntzeko Oinarrizko Curriculumak (2015) eta Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoak (2001) proposatzen dituzten planteamendu komunikatiboa eta ekintza ikuspegia hartu ditu oinarritzat.

ARIANen hizkuntzaren bi alderdiak lantzen dira, komunikazioari dagokiona eta hizkuntzaren alderdi formalari dagokiona, euskara-ikaslea alderdi bietan treba dadin. ARIAN C1 mailak ikasleari euskaraz bizitzeko eta eroso sentitzeko bidea erraztu nahi dio, eta bide horretan, euskal unibertsoan murgiltzeko aukera eskaintzen dio, bere ezagutza sendotuz eta baita euskaraz gozatuz ere.

Arian C1 – Lan koadernoa

ARIAN C1 mailako Lan-koadernoak C1 maila edo antzeko goi-maila akademikora iritsi den euskara-ikasleari hizkuntzaren alderdi formala lantzeko eta hausnartzeko aukera eskaintzen dio. Arian C1 Ikaslearen Liburuko unitate bakoitzaren bukaeran ikasleari eskatzen zaion ekintza komunikatiboa egiten lagunduko dioten hizkuntza-baliabideak lantzen eta aztertzen dira atal hauetako jardueren bidez. ARIAN C1 mailak ikasleari euskaraz bizitzeko eta eroso sentitzeko bidea erraztu nahi dio, eta bide horretan, euskal unibertsoan murgiltzeko aukera eskaintzen dio, bere ezagutza sendotuz eta baita euskaraz gozatuz ere. ARIANen hizkuntzaren bi alderdiak lantzen dira, komunikazioari dagokiona eta hizkuntzaren alderdi formalari dagokiona, euskara-ikaslea alderdi bietan treba dadin.

Gramatika Lan-Koadernoa 20 (C1). Antolatzaileak eta modalizatzaileak

Koaderno honetan, narrazio historikoa, erreportajea, azalpen-testuak, kritika-testuak eta iritzi- eta gogoeta-testuak lantzen dira eta, testu horietan, antolatzaile eta modalizatzaile hauek: • Testu-antolatzaileak: lehenik eta behin, horrela, adibidez, ordea, hala ere, batez ere, horregatik, hori dela eta, hortza, bukatzeko… • Modalizatzaileak: o Ziurtasuna adierazteko: egia da, jakina da… o Ustea, zalantza edo probabilitatea adieraztekoa: uste dut, omen, daiteke… o Derrigortasuna edo beharrizana adierazteko: behar da, derrigorrez… o Balioespena egiten dutenak: ona da, txarra da, zoritxarrez… Euskara-ikaslearen gramatika praktikoa ikasmaterialaren lan-koadernoetako bat da liburuxka hau. Ikasmaterial osoak kontsulta-liburu praktikoa eta 20 lan-koadernoko sorta ditu, A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetan.

Te puede interesar: ¿Cómo Aprender C1 Euskera por Libre?